De Re Publica edo politikaz【電子書籍】[ Piarres Charritton ]
<p>Gizakia gizaki denetik taldean bizi izan da beti, eta bere pertsonari dagozkion auziez gainera gogoan erabili du, greziarrez geroztik gutxienik, gizartearen antolamendua; tradizio luze horretan sartzen da liburu hau ere, Platon edo Zizeronen oihartzun klasikoak dakarzkiguna izenburutik beretik: De Re Publica edo politikaz. Barnean, berriz, aspalditik etorriagatik gaur-gaurkoak diren arazoak topatuko ditugu, hala nola, Estatua, Nazioa, Estatu-Nazioa eta horien arteko katramilak eta saltsa-maltsak; Herri Eskubide eta Giza Eskubideen arteko harreman korapilatsu eta balizko kontraesanak; edo Bortizkeriaren eta Politikaren auzi minbera eta halere baztertu ezinekoa. Aurretik ere egile askok ukitu dituzten gai hauei bere nortasuna erantsi die Piarres Charrittonek, urteetan pilaturiko esperientzia eta irakurketei esker: batean bere oroitzapen bat gogoratuko du; bestean euskal literaturako testu eder bat aipatu; hurrena zirto bat botako, honi edo hari; eta tarteka aholku burutsu bat jaulki.</p>画面が切り替わりますので、しばらくお待ち下さい。 ※ご購入は、楽天kobo商品ページからお願いします。※切り替わらない場合は、こちら をクリックして下さい。 ※このページからは注文できません。
💰 価格: 1,540円
⭐ 評価: 0.0 (0件)
🏠 ショップ: 楽天Kobo電子書籍ストア